argia.eus
INPRIMATU
Printza
2021eko uztailaren 19a
Pako Aristik honakoa adierazi zuen «Putz» aldizkarian eginiko elkarrizketan:
« (...) Galeuzka gauza sentimental, sinboliko, pedante bat duk. Bilerak aspergarriak dituk hiru-lau egunetan, ez ditek balio nazio hizkuntza bakoitza indartzeko, ez zeukatek inongo eraginik gizarte mailan. Bukaeran manifestu bat ateratzen duk, ia gehienetan panfleto antikastillanu bat izaten dena, hizkuntza handiaren aurkako gauza kutre bat. (...)
Teoria bat zeukat: nire ustez telebistarekin jendearen erretentzio eta memorizazio mailak gainezka egin dik, ezin diagu telebistatik jasotakoa gogoratu. Irentsi eta hurrengo egunean ez gaituk gogoratzen entzundakoez, izenez... irudiak bai, telebista gauza pornografikoa baita, baina bestelako mezurik ez. Telebista, jendea ez aspertzeko asmatu zuan, ez zeukak zerikusirik ez kulturarekin, ez formazioarekin, ez informazioarekin ere. (...) Hizkuntzaren inguruko kezka edo obsesioarekin egindako liburuak irakurtzen hasi eta utzi egin ditiat, iruditzen zaidalako bihotzik gabe egindako liburuak direla, inongo baliorik gabekoak. Nik uste luma odoletan bustita idatzi behar dela (...). Bertsolaria jende arraroa duk oso. Ez duk fidatzeko jendea. Denak oso xelebreak dituk. Sentitzen duten oso gauza gutxi esaten ditek bertsolariek (...). Inpostorerik handienak dituk. Maskara askorekin agertzen den jendea duk, eta beren bizitzan ere ez dituk normalak (...)».