argia.eus
INPRIMATU
LARDIZABALTARRAK
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Gipuzkoako Segurako eta Laurkingo Lardizabaltarretako Migel Lardizabal Uribe Mexikon jaio zen 1744an. Gerora honantz etorri, ikasketak burutu eta politikari ezaguna bilakatu zen: Gipuzkoako diputatu nagusiaren aulkia berotu zuen eta Fernando VII.a Espainiako erregeak Indietako ministro unibertsal izendatu zuen. Landarezalea nonbait eta botanikarien mezenas-lana hartua izango zuen han. Ondorioz han aurkitutako Akebia, Boquila, Decaisnea, Holboellia, Lardizabala, Sargentodoxa, Sinofranchetia eta Stauntonia landare genero jendea biltzen dituen familiari Lardizabalazea izena eman zitzaion. Himalayan, Asia hego-ekialdean, Taiwanen eta Txilen zabaldua da familia hau.

Lardizabala generoan bada Lardizabala biternata deituriko hostorik galtzen ez duen aiena famatua. Lore ubel ilun zintzilikario bereziak dituela eta apaintze lanetarako erabiltzen da lorategietan, aienaren azalak fibra ona ematen du eta inguru hartan "Zabala fruitua" izenez ezagutzen den fruitua sortzen du. Azken hau gutixi preziatua da Txileko eta Peruko zenbait tokitan. Gordinik, gozoa, edo maniatuta ematen duen zukua, ederki aprobetxatzen dute Lardizabaltarren fruitu hau