argia.eus
INPRIMATU
ESKOLAN
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Bageunde bezala bizi gara. Zientzietako azterketek arrakasta, irakasleen portafolioak ate, haiek miatzean jartzen genuen gure talentuaren motorra martxan. Galdeketen ariketen emaitzak ebatsiz joaten ginen lasai esaminetara, haietaranzko bideak aise aurkituko genituelakoan. Folioa oto, errotondatako panoei erreparatzen genien helburu bila. Bertako karrefurretan itzuli-mitzulika denbora eman ondoan emaitzetatik urrun, ez genuen arrastorik aurkituko eta presaren presaz intuizioen bidetik joko genuen errotonda abandonatzea xede. Folioaren zuria zenbakiz eta hizkiz zikintzen hasiak, labirinto fantastikoetan emango genituen indarrak, aldez aurretik jakin emaitzetara errenditzeko moduan. Irakasleen aitzinean gurea aitortu ezinean eta tranpa ezkutatze aldera, konspiratzeari ekingo genion gure emaitzen zuzena oinarri, tinko errebindikatuz. Gutxitan funtzionatzen zigun, eta gehienetan erridikuloaren zurrunbilotik ez ginen aterako. Eta ikasten hastea beste erremediorik ez genuen izan. Nerabezaroko gauzak. Tarzon bezalakoek gainditu ez dituztenak. Honek, bideez gain emaitzak ere asmatzen ditu. Karrefurrak barne