argia.eus
INPRIMATU
Zenbat gara 72
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2021eko uztailaren 16a
Bizkaitar askok daki oraingoz, "La Gaceta del Norte" egunkarian Athletic Bilbao delakoaren araudiak direla eta, sortu den eztabaida lotsagarria. Lotsagarria diogu, ze, gezurra dirudi hain azalezko arazo batez, jendea berotzea eta zenbait egunetan egunkari batetako orri osoak horretaz betetzea. Itxura denez, Miren Edurne Salsamendi andereñoak, emakumeek ez dutela hitzik ez botorik elkarteko biltzarretan salatu du eta, horra hor eztabaida sortu. Batzuk erabateko berdintasuna behar dela gizakume eta emakumeen artean. Bestek ordea, emakumeek hobe dutela gizakumeen "arazotan" ez sartzea. Era guztitako iritzi atzerakoiak irakur ahal izan ditugu, baina, behar bada, bati deritzagu bakanen eta lotsagarrien, hots, ez du ba esan Etxebarria Larreta izeneko batek, emakumeek "agindu" nahi dutela, gauzak dagoeneko nahi ez dituena joan dadila pikutara, eta tradizioa dela herri batetako gauzarik baliotsuena! Bapo, mutil. Halakoek ez dute, ez, zensura jasan beharrik gure egunkari xelebreetan. (1972-V-7)