argia.eus
INPRIMATU
Sandaili ermita
2002ko maiatzaren 05
Araotzetik gertu haitzulo baten barruan eraikitako ermita bitxia dago: Sandaili edo San Eliasen ermita. Bertara Araotzera doan errepidetik abiatzen den bide batetik irits daiteke. Ermitaren eraikuntza xumea da, eta tradizio handiko lekua da. Bertako festa eguna San Juan egunaren ondorengo igandea izaten da, ekainaren bukaera aldera. Gainera, Sandailira erromes joan izan dira haurra izan nahi zuten emakumeak, dirudienez, haitzulo honetako urak emankortasuna emateko gaitasuna baitzuen.
Asko dira Sandailiren inguruko kondairak. Manuel Lekuonak jasotako batek zera dio, San Elias Narbaxan jaioa zela, eta handik bertako herritarrek bota egin zutela, haien bizioak zirela eta kexatzen zelako. Harrikatu egin zuten, eta honela, haitzulo honetan gorde zen, ermitau moduan bizitzeko. Iñaki Zumalderen «Historia de Oñate»-n jasotako beste istorio batek dio San Eliasen irudia araoztarrek Narbaxako elizatik lapurtu zutela, botere magikoak zituela uste baitzuten. Urte luzeetan zehar, Arabako herrietatik jende asko etorri izan da lehorte garaietan Sandailiri euria egin dezan eskatzera