argia.eus
INPRIMATU
MAIATZAREN BATA
Daniel Udalaitz 2002ko maiatzaren 05
1890etik, aste honetan maiatzaren lehena ospatzen da mundu osoan, 1886an AEBetan 8 orduko laneguna aldarrikatzen ari zirela, erailak izan zireneko bederatzi langileen omenez. Gaur, 112 urte geroago, euskal langileriak, munduko gainontzeko guztiek bezala, nahiz eta zatituta egon, baditu ere betetzeke dauden eskakizunak. Gaur ere laneguna aldarrikapena da, hau murrizteko eta dagoen lana hobeto antolatzeko, langabeziaren eta egitear dauden birmoldaketen aurka (Iparraldekoa kasu). Lanaren egonkortasunaren alde eta eskasiaren aurka. Langabezian daudenentzako gizarte sariak, lan erreforma berriaren aurka. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna, diskriminazioaren aurka. Lan baldintzen hobetzea, eta segurtasuna, ezbeharren aurka. Lanbide Heziketa jarraia, Hobetuzen itomenaren aurka. Lan harremanen euskal esparru bat egituratzea, Madrilgo eta Pariseko politika zentralista eta inposatzailearen aurka. Horiek eta egiteke dauden beste aldarrikapen batzuk lortzeko, sindikatu eta langile batasun sendoagoa behar da. Zatiketa sindikala da horiek lurperatzeko biderik eraginkorrena