Zornotzako erroldaren %42,8k, hau da, 5.352 lagunek Boroako zentral termikoaren proiektuaren aurka bozkatu dute. Erreferendum ofiziala ez bazen ere, eredugarri izan zen, herriaren nahia agerian jarriz. Herritarren borondatea errespetatu behar dela hainbestetan dioten Udaletxeari, EAJri, Ibarretxeren Gobernuari eta ESB enpresari dagokie orain herriaren nahia errespetatzea. Zentral termikoaren proiektua"estrategikoa" dela edota "herri maila gainditzen" duen moduko argudioak erabiltzea, Lemoizko munstro nuklearrarekin egin zena errepikatzea da. Garai hartan, Arzalluz zein Garaikoetxeak Lemoiz Euskal Herrirako beharrezkoa zela adierazi zuten, haitzuloetan bizi, kandelak erabili edota azak erein nahi ez bagenituen. Herritarren oposizioari esker eta kostu mingarrien ondorioz (7 hildako), Lemoiz ez zen abiarazi. EAJ eta bere Gobernuak Lemoizko zentralaren gertaerak ezagutu zituztenez, eurek izan beharko lukete lehenak halako inposizioetan ez erortzen. Alkatea eta Zornotzako EAJ herriaren borondatea errespetatzen lehenak izan beharko lukete. Bestela, dimisioa aurkez dezatela