argia.eus
INPRIMATU
Printza
2021eko uztailaren 19a
Felipe Juaristik honela zioen «El Pais»en:
« (...) Behin, liburu zaharrak eta erabiliak saltzen dituen denda batean orduan izen dezentekoa zuen poeta baten liburu batzuk aurkitu nituen. Hartu liburuak, orri pasa hasi eta emakume bati idatzitako eskaintza irakurri nuen liburu bakoitzean. (...) Jakin nuen emakumea hil egin zela, eta haren ahaideek, gupidarik gabe, enkantean saldu zituztela liburuok, orrietan ezkutaturik zegoenari batere erreparatu gabe. Anjel Lertxundik, ‘Mentura dugun artean’ liburuan kontatzen du bigarren eskuko liburuak saltzen zituzten denda batean sartu zela behin eta ezagun baten sinadura ikusi zuela liburu bateko kortesiazko orrian. Liburuagatik bainoago, liburuaren ertzetan zeuden ohartxoengatik eraman omen zuen etxera (...).
Lizardi eta Orixe, biak batera, azaltzen diren argazki bat daukat etxean. (...) Itxura denez, politikari batek (...) argazki salatariak ondotik kentzea erabaki zuen, egunen batean berreskuratzekotan. Liburu bakoitzean argazki bana sartu zuen eta gero postaz munduan zituen lagunei bidali zizkien (...). Euskaltzaleak ez zuen liburuak berreskuratzerik izan, gazterik hil egin baitzen, istripu batez. Eta liburua gordetzeko agindua zutenak hil egin ziren haiek ere, liburuak ondorengoen nahietara utzita.
Idazlearen ondorengoek min handiagoa egin diote literaturaren historiari, idazlearen etsaiek baino».