Bizkaiko txorien kantak

Urdaibaik 220km² ditu luze-zabalean, Bizkaiko azaleraren %10 gutxi gorabehera. Naturzaleon ikuspegitik, ikaragarrizko altxorrak eskaintzen dizkigu haran honek: itsasbazterrak, padura, ibai ertzeko basoak, Kantauriko landazabalak, hostogalkorreko basoak, Kantauriko artadiak eta mendilarreak edo otalurrak. Hauen guztien artean bat aukeratu behar eta aste honetako txangoan padurara hurbilduko gara.

Gernikatik Bermeoko bidean BI-635 errepidean Muruetako herria igaro ondoren San Kristobal auzoan errepidea utzi eta ezkerretara hartuko dugu, zaharren egoitzaren ondotik aurrera eginez. Tren geltokiaren parean ibilgailua uzteko aukera dugu eta bertan hasiko dugu ibilbidea.
Tren geltokiaren parean dugu, trenbidea igaro eta ibilbidea hasteko panel informatibo bat, ibilbide guztia azalduz. Ibilbide guztian zehar zutoin batzuk aurkituko ditugu. Egin nahi dugun bidearen arabera marra horiak edo marra berdeak dituzten makilak jarraituko ditugu. Bidea ikaragarri erraza denez ez dugu eskuinera edo ezkerrera hartu behar dugulako kezkatu beharrik eta maldarik ere ez dagoenez erraz egingo dugu aurrera. Ez dugu beraz naturaz ez gozatzeko aitzakiarik, zentzu guztiak inguruko landare, animalia eta egituretara begira jarriko ditugu. Lurzorutik hasiz, berehala ikusiko dugu hondar alez eta milaka eta milaka oskol zatiz osatutako zorua dela hau. Hemen eratzen diren landare gehienak dunetako landareak dira, hala nola, itsas plantinak, esnebelarrak, itsaskardua eta abar. Uretara hurbiltzen goazen heinean ihiak, lezkak eta, errekatxo baten inguruan hasiko dugunez ibilbidea, erreka ertzeko haltzak eta sahatsak ere gertu izango ditugu. Padurara iristen garenean hormak ikusiko ditugu. Hauek garai batean padura ertzetan itsasoaren ur gaziaren sarrera oztopatzen zuten paretak ziren, polderrak deritze. Polder hauen barnean lurra landatzen zen eta euri ura sartzen uzten zuten baina ur gazirik ez. Marea jaistean aldiz, atetxoak ireki eta ur geza kanporatzen zen. Garai batean artoa eta garia egiten bazen ere gaur egun asko eta asko ez dira erabiltzen eta erortzen ari dira. Horma hauen inguruan zuhaitz ilara bat dago. Milaska edo tamarindoak dira berauek gazitasuna erraz jasaten duten zuhaitzak. Prismatiko batzuk eta gida baten laguntzaz, hemendik behatu ditzakegu padurara iristen diren milaka hegazti. Aurrerago joateak ez du zentzu handirik hegaztiak izutu eta ez ditugu hobeto ikusiko eta noski hegaztiak lasai eta geu patxadan bagaude gehiago gozatuko dugu.
Aurrean duguna padura da, hegazti askok eta askok bizileku modura duten ekosistema. Nola sortzen den berau? Itsasertzeko gune batzutan, itsasoa ibaiak dakarren ur gezarekin nahasten da. Itsasertzeko gune babestuenak izaten dira, sakonera gutxiko urekin, gazitasun aldakorra, energia handiko guneak eta ibaiak dakartzan elikagai ugarirekin eta mareek eragiten duten erritmo aldaketekin oso ekosistema berezi eta produktiboa osatzen dute. Urdaibaikoa da Euskal Herriko padurarik garrantzitsuena 1.300Ha-ko azalera du eta bertan milaka hegazti topa ditzakegu
Zenbat buru hainbat menu
Padura oso ekosistema produktiboa da eta bertako energia gehien ustiatzen dutenak arrainak eta hegaztiak dira. Arrainen artean alebinek edo gaztetxoenek erabiltzen dute padura bizi eta elikatzeko: aingirek, korrokoiek, lupiek, urraburuek eta lengoraduek gehienbat. Hala ere, padurak ospetsu bihurtzen dituenak hegaztiak dira. Batzuek urte osoan erabiltzen dituzte bertako baliabideak, besteek aldiz, urtero burutzen dituzten migrazio luzeetan atsedenleku modura erabiltzen dute padura. Ekosistema honek eskaintzen dituen baliabide anitzak direla-eta, behar eta portaera oso desberdinak dituzten hegaztiak daude. Bakoitzak bere modura ustiatzen du ingurua txoko ekologiko ezberdinetan.

- Limikolak: lurperaturik edo erdi lurperaturik bizi diren ornogabeetaz elikatzen dira eta Charadriiformen ordeneko hegaztiak dira kurlinta handitik (56 cm) txirrira (13cm). Gehienak Europako erdialde edo iparraldetik datozenak izan ohi dira. Kumatze lekuak hozten direnean paduretara etortzen dira bizitzera. Itsasoa goian dagoenean hondartza eta padura ertzetan hartzen dute atseden, baina, itsasoa jaitsi bezain pronto areatzean eta lohietan, anelido (zizare), krustazeo (karramarro) eta moluskuz (barraskilo, lapa, txirla) elikatzen hasten dira. Limikola gehienek gune desberdinetan bilatzen dituzte jaki goxo hauek. Tamaina, hanken luzera eta batez ere, mokoaren forma, goraka edo beheraka okertua dutelako bereizten dira hegazti hauek. Kurlintek esate baterako beheraka okertua dute mokoa eta kuliskek aldiz, goraka. Mokoaren luzeraren arabera lohitan gehiago sartu ahal izango dute mokoa eta hanken luzeraren arabera ur geruzan gehiago sartuko dira. Hala eta guztiz ere askotan marearteko gunean kuliskak, kuliska zuriak, txirriak eta txirritxoak batera bazkatzen ikus daitezke.
- Iragazleak: Iragazki batez baliaturik ura iragazten dute. Uretan aurkitzen diren partikulen artean, molusku, arrain ttipi eta krustazeoak bereiztuz elikatzen direnak dira. Gutxi dira Urdaibain horrela elikatzen diren hegaztiak: abozeta, paita zuria eta mokozabala, hain zuzen ere. Abozeta izatez limikolen artean dago baina bere elikatze modua dela eta iragazlea dela esan daiteke. Mokozabalek Herbehereetatik hegoaldera doazenean egun bat edo biko geldialdia egiten dute. Hegazti honek sekulako itzala egiten du eta arriskupetik ateratzeko nahiak bultzatuta Urdaibairen babes izendapena lortu zuen. Bere izenak dioen moduan mokoa zabala du eta padurako ura iragaziz ezkailu eta arraintxo txikiz elikatzen da.
- Arrantzaleak: Hegazti mota desberdinek osatzen dute talde hau baina guztiak arrainak arrantzatu eta hauetaz elikatzen dira. Lertxunak eta ubarroiak dira hemen arrain gehien eta handienak arrantzatzen dituztenak. Lertxuntxoak, bere izenak adierazten digun moduan txikiagoak dira eta arrain txikiagoak eta ornogabeak jaten ditu. Martin arrantzalea ere ibai eta erreketako arrantzale porrokatua izan arren, hotzetik babesteko paduretara jaisten da. Hegan doazela harrapakina ikusi eta zuzenean uretaratzen direnak txenadak dira. Baina, arrantzalerik ederrenetarikoena eta galtzeko arriskuan dagoena arrano arrantzalea dugu, migratzailea da eta Europa osoan arriskupean dago.
- Anatidoak: Belar asko jan arren ez dute soilik belarra jaten, antzarak esaterako, belar, hazi eta patatetaz elikatzen dira. Batzuk algak jaten dituzte eta beste batzuk ornogabeak soilik jaten dituzte.
- Orojaleak: Denetik jaten dutenak dira, topatzen dutenarekin konformatu eta jan. Ugari dira gure artean eta oso ezagunak batzuk; kaioak edo itsastxoriak, esate baterako .
Ikusi dugunez paduran mila menu desberdin daude eta menu bakoitzerako hegazti mota bat. Itzelezko aberastasun hau mantentzeko padura mantendu behar da

Informazio Praktikoa
MUNDAKA
Udaletxea:
Lehendakari Agirre Enparantza 1.
94- 617 72 00 / 94- 687 60 01
Udaltzaingoa:
94- 617 70 18.
Turismo Bulegoa:
94- 617 72 01
Jatorduan:
La Fonda Jatetxea. Olazabal Plaza.
Portuondo Jatetxea. Portuondo auzoa.
Casino Jatetxea. Kepa Deuna z/g.
Erreka Erretegia. Erreka auzoa.
Lo egiteko:
**Atalaya Hotela. K/ Itxaropen 1.
94- 617 70 00.
Logela bikoitza 68-75 euro.
*Mundaka Hotela. Florentino Larrinaga 9.
94- 687 67 00.
Logela bikoitza 39-57 euro.
*El Puerto Hotela. Portu kalea 1.
94- 687 67 25.
Logela bikoitza 63 euro.
*Portuondo Kanpina. Portuondo auzoa.
94- 687 77 01.

SUKARRIETA
Udaletxea:
94- 687 07 15
Jatorduan:
Zaldua Erretegia. Sabino Arana 10.

GERNIKA-LUMO
Turismo Bulegoa:
Artekalea 8. 94- 625 58 92.
Udaltzaingoa:
94-627 02 02.
Ertzaintza:
Don Tello. 94- 444 14 44.
Anbulatorioa:
San Juan 1. 94- 603 58 00.
Gurutze Gorria:
Juan Calzada 63. 94- 625 66 98.
Botikak:
Boyra- Artekalea 1. 94- 625 11 76.
Omaetxebarria. Juan Calzada 27.
94- 625 08 85.
Bankuak:
BBVA, BBK eta Lankide Aurrezkia. Juan Calzada kalean.
Auto-Tailerrak:
Irazalez (garabia). Zornotzarako bidea 1,5 km..
94- 625 17 91.
Jatorduan:
Julen Jatetxea. Industria 14
Zallo-Barri erretegia. Juan Calzada 79.
Zimela Jatetxea. Carlos Gangoiti 57.
Harrien Jatetxea. Gernika
Jan eta lo egiteko:
*Boliña Hotela. Barrenkalea 3. 94- 625 03 00.
Log. bikoitza 39 euro.
Lo egiteko:
**Gernika Hotela. Carlos Gangoiti 17.
94- 625 49 48. Logela 58 euro.

FORUA
Jatorduan:
Baserri Maitea Jatetxea. Atxondoa auzoa z/g.
Torre Barri Jatetxea. Elejalde 14.


ASTEKARIA
2002ko apirilaren 21a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude