argia.eus
INPRIMATU
BBVA
Daniel Udalaitz 2002ko apirilaren 21
BBVAren paradisu fiskalak eskandalu ekonomiko finantzarioa izateaz gain
politikoa ere badira. Orain arte argitaratu den guztia iceberg handi baten zati bat baino ez da.Hren sustraiak azaleratzea ez du nahiko ziurrenik Aznarren Gobernuak, beste aldera begira baitago. Ikerketa sakon, desinteresatu, objektibo eta neutral bat egin beharko litzateke. Politikaren, boterearen, justiziaren interes zikinek eskandalua gozatu eta makillatuko duten eta benetako erantzukizunak argituko ez diren beldur gara ordea. PPren Gobernuak ez al zituen paradisu fiskal horiek ezagutzen BBVk eta Argentariak bat egin aurretik? Ez al zen egoeraz baliatu arrain txikiak, Argentariak, arrain handia, BBV, jateko eta beraietako bat, Francisco Gonzalez, BBVAren buruan jartzeko? Zergatik berandutu zen Espainiako Bankua 13 hilabetez gutxienez BBVA ri espediente bat irekitzeko? Zergatik ez zuen egin eskandalua filtratu arte? Zein izan zen paradisu fiskalen funtsetako benetako norakoa? Zergatik ez du Ogasunak duela egun gutxi arte ikuskapenik hasi? Zergatik ez du Garzon epaileak eskandalua argitaratu aurretik hitz egin, aurretik ezagutzen bazuen?