argia.eus
INPRIMATU
KONORTEA
Joxemari Ostolaza 2002ko apirilaren 14a
Galdu nahi omen zuen. Ez zuen jendea ez den basa horien atzaparretan jarraitu nahi. Nahiz eta eskarmentu dezentekoa izan, edo agian horretxegatik, lehendik handik pasatakoa zelako ez zuen "latza izan da" Joxe Arregiren hura bere haragitan bizi nahi. Bazekien jakin, torturatzaileen belarriak monokordeak eta doinu bakarra entzuteko prestatuak direla. Bere doinua entzun ezean, erotu egiten direla eta bere mendekoa akabatzeko kapaz direla mendekua burutuz. Ezagutzen zuen ere, haiek berarengandik entzutea espero zutena, haien belarriek jaso eta lasaituko zutena. Bera errekara eramanen zuen hura zuen justu, inolaz ere kantatu behar ez zuena. Eta frankismo garaian baino gogorragoa egin omen zaio mutuarena egin ezinean, isiltasun totelarena. Orduan torturatu egin zuten eta orain ere bai. Inpunitate osoz, torturatzaileak torturatzeagatik agintariengandik zigortuak baino sarituak izango direnaren uste garbian. Gogoan dut oraindik, bizi-bizi, 1968. urteko abuztu hura. Eta orduko Jokin Aranalde, egungoa bezalaxe izuak hartuta bere gogorrean. Nolako erregimen politikoa jasaten dugun aztertzeko adierazle garbia dugu torturarena