argia.eus
INPRIMATU
ESNEAREN PREZIOA
Daniel Udalaitz 2002ko apirilaren 14a

Joan den astean, EHNE euskal sindikatuak, gainontzeko sindikatuek bezala, esne industria geldiarazteko mobilizazioak egin zituen. Mobilizazioetan esne industriak abeltzainei esnea ordaintzerakoan izan diren prezio jaitsierak eta azalera handiko merkatal guneek daramaten "galeradun salmenten" praktikak salatu zituzten. Abendutik martxora bitartean, 7 pezetan jaitsi dute esne litroaren prezioa. Hiru hilabete horietan euskal abeltzainek 2.824.756 euro galdu dituzte. Azken hamar urteotan behi esnean oinarritzen ziren ustiapenen %80a desagertu dira Euskal Herrian. Sektore honen etorkizuna ez da batere argia, horregatik abeltzainek azalera handiko merkatal guneei eta esne industriei prezioak negozia ditzatela eskatu diete. Abeltzainek diotenez, esnearen prezioak litroko 55 pezetakoa izan behar du gutxienez, eurak bizi ahal izateko eta kontsumitzaileentzat kalitate oneko esnea erdiesteko. Iparlat enpresak 46 pezeta ordaintzen ditu litroko eta oraindik are gehiago jaitsi dezake prezioa. Kontsumitzaileek euskal abeltzainak laguntzea funtsezkoa litzateke, merkatal gune handietan saltzen duten eta produkzio kostua baino prezio baxuagoa duen esnea ez erosiz, esaterako. Laguntza guztia gutxi izango baita