argia.eus
INPRIMATU
UNAI ROMANO
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21
Estatuari bere horretan eusteak galarazten du torturaren izatea onartzea. Inork egun torturatzen ote den dudarik balu, berriz ere polizi demokratikoaren hatzaparretatik pasatako Unai da lekuko. Xehatua, apurtua. Baina halere ez da aski berez, Unairen gorputzak salatu errealitatea. Horrez gain, torturen ubeldurek hazi eta desitxuratutako buruak eta aurpegiak bestelako frogaren beharrean leudeke agintariek torturatzaileen aurkako neurriak har ditzaten. Poliziak tortura kafetegiak kafea bezain arrunta duela jakinik ere, euren ogibideari so politikoek Unai guztien aurpegiei bizkar ematea deliberatu dute bakea aitzaki. Ez da egungo moda. Garai batean Manzanas, Lopez, Losada, Sainz... genituen ezagutu, eta torturatuen bakardadea frankismoaren ankerkeriari eta gure inguru beldurtiari egozten genien, gaur, egun ustez gainditutako egoerak. Eta atzo bezala gaur, militante politikoak hemen torturatzen direla jakin eta beste aldera begiratzen dutenek gehiengoa osatzen dute, isilik dauden demokrata profesionalak dituzte ordezkari eta Unaiak bakearen enbarazu. Gran Hermanoko azpiegitura, komisaldegietan behar dugu. Premiazkoa da, ezinbestekoa. Eta etxeetan lekukotasuna