argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
2002ko martxoaren 31
Jose Anjel Artetxe arte kritikariaren hitzak dira hauek «Deia»n argitaratuak artea eta produktu kulturalei buruz:
« (...) ‘Kultura’ hitza erreferentzia garrantzitsutzat daukagu baina izenez bakarrik, ziurrenik eduki aldetik hutsik egongo baita. Debordek 50eko hamarkadan ‘Kulturaren ikusgarritasunaren gizartea’ri buruz hitz egin zuen. Gaur buru belarri gizarte horretan gaude sartuak. (...) Geroz eta zailagoa egiten zaio jendeari kultura eta ikuskizunak ezberdintzea. ‘Antiintelektualismo’ bortitzean bizi gara. (...) Guggenheimerako badago publiko bat. Baina ez da arte garaikidearen interesarengatik joaten dena, baizik eta eraikuntza ikusteagatik adibidez. Jende bera da Disneyworldera joaten dena. Museoek funtzionatzen dute jostailuren bat eskaintzen duten heinean. (...) (Bisitari) Askok ez dakite erakusketa batera sartu eta aurrean dutena artelan bat den edo bertako lanpara. askotan entzuten da: ‘Hori nire haurrak ere egingo luke!». XXI. mendean horrelako ergelkeriak entzuten jarraitu behar dugu edo zer? Aurrerapen teknologikoari ez dio humanoak lagundu. Abian dauden hezkuntza planak ez dira nahikoak. (...) Kultura nola bideratu nahi dugun jakin behar da: zerbitzu publiko bat bezala edo enpresa pribatu baten errentagarritasun moduan? Kudeaketa da arazoa. Egungo joera esku pribatuetan erortzean datza eta horretaz asko hitz egin behar da (...)».