argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2002ko martxoaren 31
- PSE-EEko Gemma Zabaletak ‘Egunkaria’n: «Batasuna legez kanpo izendatzea eraginkorra den ikusi behar da. ETA Batasuna jaio baino lehenagotik da eta Batasuna legez kanpo utzi arren, ETAk jarraitu dezake. Zenbat eta beso politiko gehiago, orduan eta esku armatu gutxiago eta alderantziz. Batasunak egungo esparrua hartu behar luke abiapuntutzat nahi duena aldarrikatzeko. Bide hori legez kanpo uztea baino emankorragoa litzateke».
- PSE-EEko Patxi Lopezek ‘El Pais’en: «Argi dago, arriskatzen ez duenak ezin du arrakasta izan. Eta euskal politikak denbora gehiegi darama lubakietan ez atzera ez aurrera. PSE-EEk ekimena hartu duen bakoitzean gauzak aldatu egin dira. Berriz egin behar da».
- PSE-EEko Carlos Totorika ‘El Pais’en Ajuria Eneko Itunaren garaiaz eta Miguel Angel Blancoren hilketaren ondorengo egunez: «Une historikoak errepikaezinak dira, baina EAJk benetan planteatuko balu demokratekiko batasuna eta baldintzarik gabeko ETAren suntsitzea, bat-batean bukatuko genuke ETArekin».