- Bingen Mendizabalek adierazitakoa da honakoa «El Pais»en: «Kulturan beti daude bi mutur: elitearena eta herrikoia. Musika, arte guztia bezala, ikuspuntu bat da. Eta berdin balio du intelektual batenak eta pertsona xume batenak. Ez dago musika bakar bat».
- Garbi Losadak «El Diario Vasco»n: «Nire antzerki obrek galderak sortzen dituzte, baina ez dituzte erantzunak ematen. Erantzunak norberak aurkitzen ditu bere bizitzan».
- Txomin Badiola eskultoreak «El Cultural»en adierazitakoa da hau: «Egungo artistek gizartearekiko gero eta konpromiso handiagoa dute. Baina egun konpromisoaz mintzo garenean, honek ez du zerikusirik 60ko hamarkadako konpromisoarekin. Gaur errealitatearekin konprometituta egoteak errealitate horren ezaugarriekin konpromisoa izatea esan nahi du. Eta errealitate horren ezaugarri nagusienetako bat bere izaera zatikatua da ».
- Jon Alonsok «Nabarra» aldizkarian: «Euskal literaturaren ezaugarri txarretako bat da bere zilborrari begira egoten dela gehiegi. Hemen jendeak ez dio sekula begiratzen Euskal Herria munduko parte dela, ez du hori kontuan hartzen liburuak egiten dituenean».