Dezente dabil ingurutan. Traidore asko. Zenbat eta gehiago saiatu bat bestearekiko harremana gozo joan dadin, orduan eta zakarrago gertatzen da, onean batek bere burua debaluatuko balu bezala. Nork ez du bada gogoratzen mutikotan laguna goxatze aldera etxera ekarri, tebeo eta komiki guztiak utzi, amari askaria eskatu, lagunari txokolate ontzarik kuriosona eman eta ondoren hurrengo goizean lagunak eskolako harroputz handienarekin joan bat bazterrean utzirik? Edo igande arratsaldez neskari zinea ordaindu ostean herriko plazako komunera joan eta itzultzean neska zinemazalea beste batekin kola-kola eginda dantzan harrapatzea? Batek merituak eta besteak onurak. Eta horrelakoetan bat inutila sentitu ohi da. EAJri horrelako zerbait gertatzen ari zaio PPrekin. Saiatu, ikaragarri ari da saiatzen EAJ, PPk laguntzat har dezan. Baina ez du asmatzen, honengandik purrustak besterik ez baititu jasotzen. Balzak idatziz eta guzti luzatu dio gomita Raxoiri, baina honek ez dantza eta ez Arkaute zinema. Alferrik. Eta Balza jaunak huts egingo luke dantza doinuari, Arkauteri edo filmari egotziko balio beren frakasoa. Horiek aldatuta ere, EAJk PPrekin jai