argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2002ko martxoaren 24a
- Xabier Arzalluz, EAJko EBBko lehendakariak Radio Euskadin: «Batasuna legez kanpo jartzearen ideia astakeria eta barbaridadea da».
- Emilio Gebara, Arabako lehen diputatu nagusiak Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Batzordean : «Nazio eraikuntza eta nork bere Estatua izatea ez daude ezinbestean elkar lotuta. Estatutuarekin ez zaio uko egiten herria eraikitzeari, hori bai, egoki erabili behar da. Horrexegatik, nire ustez 1979an hasi zen bidea eta 2002. urteko Estatutuarena baliagarriak dira. Estatu baten beharrik ez duen nazioa eraikitzeko ahalegin horretan jarraitzeko tresna izaten jarraitu behar du Estatutuak».
- Javier Rojo, PSE-EEko kudeaketa batzordeko kidea: «Lopez eta Egigurenek botere ituna bakarrik osatzen dute, ez dute ideiarik horren atzean».
- Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Sailburua: «Konplize isila izatea leporatu dakioke Batasunari, edo biolentzia ez gaitzestea, eta hori koldarkeriaren ondorio izan daiteke, baina koldarra izatea ez da delitua».