Guztia zeukaten prestaturik irabazteak galtzailerik beharko ez balu bezala, eureentzat salbu, edozeinentzat jokatzea aski bailitzan. Beren aurka jokatu ahal izatea eta galtzea edonorentzat aski ohore zelakoan, garai bateko Chamartin oraingo Bernabeun Errege Kopako finala Gobernuko taldearekin konpartitzea nahikoa sari bazelakoan, erregea eta erregina bera zuriak zirela jakitunak, guztia zeukaten alde Galiziako A Coruña ezik. Canal + ekoak Ser irrati katekoekin batera izan ziren Real Madrid beste galaxia bateko taldea zela esaten lehenak, Hierro, Figo, Zidane, Raul, Roberto Carlos, talde jokalariak baino ospe bila dabiltzan aberats berri batzuen proiektuaren bost enpresa direla ezkutatuz, beste taldekide gosetien bekaizkeriaz hamalauagotzen direnak. Hedabideek bermatzen diote futbolari arrakasta, Hego Amerikako eta Europako erlijio jarraituena izateraino heldua dena, militante bero sufrituen leialtasunaren gainean eraikia. Neurea barne