argia.eus
INPRIMATU
Donibaneren auzokideak
2002ko martxoaren 17a

Sokoa

Arrantzaz arduratzen den herrixka honen interesgunerik handiena bere gotorlekua da. Enrique IV.aren aginduz eraikia, espainiarren erasoei aurre egin eta Donibaneko badia babesteko intentzioz eraiki zen. Bestalde, gotorlekuaren inguruan eta herrian zehar paseo polita egin daiteke.


Ziburu

Ziburu Urruñatik XVII. mendean independizatu zenetik, Donibane Lohizunerekin lotu nahi izan da (ondoan daude), baina ez da inoiz lortu. Izan ere, Ziburu eta Donibane betidanik lehian ibili dira. Ziburu maila kaskarragoko herritzat zeukaten, eta Donibaneko baztertuen babesleku bihurtu zen.
Arrantzaz arduratu ziren, eta Donibane Lohizunerekin portu-garraioa medio izandako lehiak "konpontzeko", Lancre eta Espaignet-en aginduz 500dik gora pertsona erre zituzten, sorginkeria aitzaki hartuta.
Herri biak lotzen dituen zubiaren ondoan Erretiratuen komentua dugu. Dotrinan, mezan eta kantuetan euskara erabili zuten lehenengoetakoak ziren hauek. Ondoan Ravel kaia dugu, izan ere, 12. zenbakian Maurice Ravel konposagile ospetsuaren jaiotetxea dago. Bere etxea flandiar estiloko bakarra da, lapurtar etxe koloretsuen artean.
Atzeko kalean XVI. eta XVIII. mendeko Saint Vincent eliza dugu, bere pagoda itxurako kanpandorre eta barrualde politarekin. Azkenik, merezi du inguruko kaletxo tipiko eta irregularretatik ibiltzea, inskripziodun ateburuetan arreta jarriz.