argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2002ko martxoaren 10
-Jose Ignacio Ansorenak honakoa adierazi zuen «El Diario Vasco»n: «Txistuak ez du ‘Operación Triunfo’ bezala saltzen, baina emozionatu egiten du: horretan du arrakasta».
- Juan Luis Zabalak idatzia da honakoa «Euskaldunon Egunkaria»n: «Filologoen portzentajea handiegia omen da euskaldunon artean; filologokeria gehiegizkoa literatur sorkuntzaren oztopo omen da; (...) Filologo txarren beldur izateko baino filologo onen beharrean sentitzeko motibo indartsuagoak ez al ditu, oraindik ere, euskal literaturak?».
- Fran Lasuen ETBko «El Gallinero» saioko zuzendariak zera zioen «El Pais» egunkarian: «Antzerki hitza krisiarekin doa beti, inoiz ez dut beste ezertaz hitz egiten entzun. Kontsumo masibokoa ez izan arren ordea, antzerkia ez dagoela krisian uste dut».
- Andolin Eguzkitzak eginiko adierazpenak dira hauek «Zabalik» astekarian: «Pentsatzeko gauza gara hizkuntza dugulako. Era berean, hizkuntzaren bidez gauzen kontzientzia hartzen dugu eta historian kokatzen gara. Ezinbestekoa da , hortaz. Askotan gazteak ez dira hizkuntzaren balioaz jabetzen».