Euskal mugimendu feminista batzuetako kartelek ondorengo mezua dute: "Noiz arte M-8a", martxoaren 8aren inguruan arreta deitzeko, emakume langilearen nazioarteko eguna da-eta. Arrazoia daukate. Egun hau ospatzen bada, ema ume langilea, mundu guztian, meurri ezberdinean, zapalduta, esplotatuta, baztertuta, kanporatuta, diskriminatuta, erasotuta, erbesteratuta jarraitzen duelako da. Bere eskubide guztiak gauzatzeko aukera duenean eta eskari guztiak errespetatzen zaizkionean, bai familiarrak, gizartekoak, ekonomikoak, politikoak, orduan ez da halako egun baten beharra izango. Bere eskubide guztien onarpenaren, gauzapenaren eta errespetua gortu zuen borroka bat gogoratzeko jai egun bat egin genezake orduan. Zoritxarrez, oso urrun gaude orain.
Belaunaldiak pasako dira hori erdietsi aurretik. Hori azkartzeko, emakume eta gizonek, gobernuek, politikoek, epaileek, komunikabideek, familiek, hau da, gizarte guztiak, parte hartu behar du, berdintasunaren aldeko eta esplotazioaren, zapalkuntzaren, bazterketaren eta emakume langileak jasaten dituen erasoen kontrako eguneroko borroka honetan