argia.eus
INPRIMATU
ASKOREN GAITZA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Izurritea. Unescok adierazi berri digu desagertzeko arriskuan gaudela euskaldunak, beste mundutar herri askoren antzera. Ez da berria. "Hemen herri bat izan zan...." gure poetarena Unescorena baino lehenagokoa izaki. Beraz, ez dut uste Unescorenak, gu, euskaldunak harritu egin gaituenik. Baina katalanei buruz dionak, irauteko bidean daudela alegia, bai harriturik naukala. Izan ere, nahiz eta urrundik ezagutu haiena, ez zait zuzena iruditzen. Interneten egina dudan axaleko kontsultan, mila bat inguru zinema saletatik katalanez jaso ditzakegun filmak ez dira lau. Eta baten kasuan, azpititulatua soilki ematen dute. Ez dirudi bada baikorrak izateko motiborik daukatenik. Eta lagunei galdetuta, prentsa kioskotan katalanez leudekeen irakurgaiek ez lukete zinema saletako filmetakoa hobetuko. Beraz, urtarrila bezain hotza otsaila. Frantzia eta Espainiako biztanleria, gurekiko hain eramankorra bera ikusi nahiko nuke nik gure ataka honetan, komunikazio eskaintza miserable honetan murgildua. Berdintasuna, ederra baino beharrezkoa dela. Goitik eta behetik. Eta horren eskasiaz asko dakigu euskaldunok. Baita katalanek ere