argia.eus
INPRIMATU
ZESAREAREN ZERTZENA
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Udalaitz azpikaldeko zuloan bizi den lagun batek arbolei, intxaurrondo gazteei batik bat, batzuk egin ohi dizkieten "zesareaz" galde egin zidan. Landarezaintzan sekula entzun gabea nuen hitzak aspaldian ezaguna den eta ahazteko modukoa den ohitura "on" horietako bat jasotzen zuen. Intxaurrondo gaztea nagusiak nahi baino dezente gutxiago hazten-eta ganibeta zorrotz baino zorrotzago batez azala jata goitik behera ebakiz, bi, hiru edo lau zertzena izugarri egiten dizkio. Zertzenak, zauri galantak, itxi behar-eta arbolak nonahi, sustraietan, enborrean, adarretan eta abar metatuta dituen jaki erreserba guztiak honetara bideratuko ditu. Denbora gutxira enborra, itxuraz, asko haziko da. Nagusi sasizirujaua pozteko adina behintzat bai. Poz garestia, arraio hori! Zesarearen ondorioz arbola osoa erabat ahulduko da. Denbora puska bat, urteak, beharko ditu bere oneratzen, baldin eta saio horretan bere buruaz ustel egitea erabakitzen ez badu.

Zertzenak, zorrotzaren ganibetak, zirujauak, zesareak eta abar beste urgentzizko zeregin batzuetarako uztea eta arbolari azalean zirri batzuk egitea hobe genuke. Finean berdinak gara

mandiozerain.com