Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak Euskal Herriko unibertsitateetan azken hiru urteetan erretiratzeko adinera iritsi diren irakasle euskaldunak omendu ditu. Patxi Altuna, Gotzon Garate, Joan Otaegi, «Txillardegi», Pilar Lizeaga eta Karmelo Zamalloa izan dira omendutako batzuk.