argia.eus
INPRIMATU
Makro eta mikro (kosmos)
2002ko martxoaren 03a
Laurogeiko harmarkadaren bukaeraz geroztik, bertako egituretan nola globaletan bizi dugun egoera kulturalean, errentagarritasun komertziala, mediatikoa eta politikoa nagusitzen da, kapitalismo aurreratuak munduko orden berrian ezartzeko baliatzen duen aldarte izugarriaz. Gai hauek guztiak errexki soma daitezke irakurketa maila guztiz desberdinetan, eremu desberdinetan eta ikuspuntu oso desberdinetatik, baina azkenean era erabakigarri batean definitzen dituzte geure nortasunean, geure "mundu honetako lekuan" edo geure ondare kulturalean eragiten duten zirkunstantziak.

Askotan mikroskopio bidez ikusten denak, "makrokosmikoaren" gure errepresentazio mentalaren antz handia du. Gasteizko Amarica aretoaren itxiera, mediatikoki oihartzun gutxi daukan polemika da, zerbait txikia da, baliogabea. Iritzi publikoak beste buruhauste batzuk ditu, artistek eurek beste ikusmira batzuk dituzte, politikoek agian ez dute ezagutu ere egiten, eta hala ere aurrera eraman den prozesua, gaia jorratzeko egon den isiltasuna eta txundituta utzi gaituen amaierak beste kasu batzuk gogoratzen dizkigu, ez bakarrik politika kulturalean (beti gobernuaren eskuetan dagoen inozo bat) baita beste politika erabat desberdinetan ere, bateren batek ahaztu badu ere, horiek baitira geure harremanei eta eguneroko bizitzari eragiten dietenak.
HEMEN, Amarica kasua ezagutzea ahalbidetzen digun mikroskopioak, makrokosmos kulturalaren erreflexu fidela ematen digu. Eta era triste batean mikrokosmoen azpian dagoena, Cornelius Castoriadis, filosofo, psikoanalista eta gizartearen pentsalariak bere "El avance de la insignificancia"n deskribatu bezala, gizarte garaikidean ematen den huskeria sentsazioaren handipena da, eta "gizartearen autoerrepresentazioaren eraitsiera"n egiaztatzen da.
Eraitsiera sentsazio hauxe artearekiko eta pentsamenduarekiko Administrazioak dituen arduretan nabari da modu orokor batean, eta honelako zerbait nabaritu da hiri honetan ("horren lokala dena") politika kulturalean gertatzen ari diren baldintzen aurrean. Huskeria eta errepresentazioaren eraitsiera, modu ireki batean noraez kroniko bihurtu dena, geure erreferente soziokulturalak gutxiesten dituen administrazioaren eraginez. Artisten elkartze panoramaren desagerpen larria, beti plano indeterminatuan eta linbo irreal batean egon dena, egoeraren arduraduna da baita ere. Beraz autokritika ere alor honetan...
MUSEO eta kultur makroproiektuen estrategiek, super-artisten beharrak (edo beraien irudiarenak) eta beste arte eta kultura leherketa totalitarioek, geure eremuan oso egungoa dena, azaleratzen ari den artearen promozioa posible egingo luketen erdiko mailak lausotzen dituzte. Egia esan, Artium fundazioa Arabako arte garaikidearen erdigunetzat hartzeko ideia, Diputatuak berak azaldu zigun bezala tresna pirotekniko eta delirio egolatrikoz gainezka zegoen elkarrizketa batean, Administrazioak ideiak, aurrekontuak eta artearen jarduera berrien baliabideak eguneratzeko bere betebeharraren utzikeria baino ez du ezkutatzen.
"Anual Amarica"ren kasua da, artista gazteen lana bereganatzeko erabiltzen ari zen deialdia; honen albisterik ez dugu jasotzen, eta urteetan lozorroan egon eta gero arrisku larrian dago. Artium fundazioaren eskuetan, eta eremu artistiko ezerosoarekin lotura publikoa galduta, artearen "pribatizazio kontzeptualaren" lanei bidea errazteko balio duten eredu neoliberalak ezartzen jarraituko dira, bizi dugun garaiaren lekuko. Artea "arte merkatuarekin" eta "arte espektakuluarekin" identifikatzen dutenentzat izugarrizko askapena izango da. Izugarrizko askapena baita ere, oraingo uneari egokitzeko gai den politika kulturalaren ardura euren gain hartzen ez duten agintarientzat.
Eta hala eta guztiz ere, ekimen batzuk forma hartzen hasi dira, eurei dagozkien gaietan iritzia eta parte hartzea eskatzen duten hainbat hiritarren iritzi kritikoari ahotsa emateko. Amarica plataforma mikro eta makrokosmos kulturalaren behatoki bat da