argia.eus
INPRIMATU
MADRILI MEN EGIN
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
"Euskal kontzertu ekonomikoaren" inguruan akordio batetara iritsi ziren joan den astean, hilabetetako ika-mika eta espektakulu lotsagarria izan ondoren. Beste behin diruaren iturria den herria ahaztu eta baztertu dute. Akordioak honako gogoeta ekarri digu. Hemen Kontzertuaren negoziazioan nahi duena egin duena Espainiako Gobernua izan da. Madrilek lehen unetik esan zuen ez zuela onartuko, Kontzertuarekin batera, Europako EAEren presentzia negoziatzea eta hori gabe lehen egunetik sinatzeko prest zegoela. Gasteizek halakorik gabe, negoziazioa ezinezkoa zela esan zuen lehen unetik. Eta gu nahasten aritu dira, harik eta Gasteizek europar aldarrikapena bertan behera utzi arte -uko egitea ezinezkoa zena!-, eta akordioa iritsi da. Akordioa lortu baino egun batzuk lehenago, Gasteizek europar aldarrikapenari uko eginez gero, sinadurarentzako eguna eta ordua jartzea besterik geratzen ez zela, esan zuen Aznarrek. Eta hala izan da. Jaurlaritzak eta Diputazioek Espainiako Erresumari men egin diote berriro. Nahiz eta justifikatzen eta apaintzen saiatu diren. Hori euskal subiranotasun gaixoa!