argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a
- Pedro Miguel Etxenikek «Zazpika» «Gara»ren astekarian esana: «Euskarak ohorezko lekua izan beharko luke zientziaren dibulgazioan, ez ordea ikerketaren emaitzak argitaratzeko orduan. Hori alferrikako ahalegina litzateke».
- Pako Aristik «Deia»n: «Nire ustez jendea telebistaz nazkatzen ari da; jendea gero eta gehiago etorriko da testuen bila eta beste ikuspuntu batzuen bila. Aitortzen dena baino pisu handiagoa dute idazleek».
- Kepa Murua poetaren ustez, «poesian diru gutxi dago, baina harropuzkeria barra-barra. Liburu bat ateratzen duzunean adrenalina igoera izugarria izaten duzu, eta hastapenekin ahaztu egin zaitezke». Adierazpenok «Zabalik» astekarian egin ditu.
- Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak bertsolaritzaren inguruan «Deia»n jasotako hitzak dira hauek: «Benetan aitortzen dut saio teoriko bikain askoren lekuko izatea ere egokitu zaigula garaiotan, lehenago poesia izan nahi zuena orain erretorika bihurtuta ikusteraino».