argia.eus
INPRIMATU
«Gero eta gehiago dira umezurtzak»
2021eko uztailaren 19a
Enfances & Famillies D’adoption elkartea (EFA) Frantziako Estatuko federakuntza bat da. Departamendu mailan antolatuak daude eta 92 elkarte dira egun. Frantzian, 9.000 familia eta 100.000 engaiatuak izan dira adopzioan mugimendua sortuz geroztik. Elkarteak ez du adopzioa ekimena erruki gisara hartzen, zerbitzu publiko gisa baizik. 1984ko arazoaren 5az geroztik lege dekretuz ezagutua da.
Pirinio Atlantikoak departamentuan, EFA64 izenarekin ezagutua da elkartea. «L'echo du petit prince» izeneko agerkaria argitaratzen du. 2001. urtean, 52 ume izan ziren adoptatuak departamendu honetan. 52 hauetarik 6 umezurtzak ziren eta 46 beste estatuetatik etorriak: Kolonbia (9), Etiopia (6), Letonia (4) eta Bulgaria (3), konparazione.
Estatu mailan, berriz, honako hauek dira azken urteotan ezagutzera eman diren haur adoptatuak. Kopuru hauek beste estatuetatik etorritako haurrei dagokie soilik: 1999an: 3.528; 2000an: 2.963. 2001. urteko kopurua zehaztu gabekoa da oraindik. Ageri denez, kopuruaren murrizte bat dago. Adoptatuak diren haur umezurtzen kopurua 900 ingurukoa da urte bakoitzean. Arrazoia, jatorrizko estatuetan dagoen gatazka eta gerren ondorioz gelditzen diren umezurtz kopurua handitu izana.
Hona, 2001ean, Frantziako Estatuan adoptatuak izan ziren haurren jatorriak eta kopuru batzuk:
- Rumania: 370
- Kolonbia: 270
- Guatemala: 245
- Etiopia: 228
- Kanboia: 228
- Madagaskar: 213
- Bulgaria: 173
- Haiti: 167
- Txina: 105
- Errusia: 104