argia.eus
INPRIMATU
SABITEGIAN
Jakoba Errekondo 2021eko uztailaren 27a
Ereiteko garaiak etorri zaizkigu eta lorategi gutxi batzuetan soilik ikusten den landare baten erabilpen estetiko hutsaren eskardura zankalatraba behinik igaro eta kopetekotik haraxeago begiratzea proposatuko dizut. Ea bada!

Lakoizketak sabia eta safia izenak jasoak ditu Amaranthus jendearentzako. Sabia metrotik gora hazi eta lore gorrizta zintzilikario luzeak ematen ditu. Irakurri berria dudan Carmen Rocaríasek artikulu batean dio ondorengo dena. Loreetatik sortutako hazi koxkorrari kiuitxa deitzen diote aztekek. Kultura honetan hazi sagratua da aspalditik osasunerako bikaina dela bai baitakite. Laboreek baino gehiago eta ia eltzekariek adina proteina izateaz gain azken hauenak baino liserigarriagoak dira. Liseri errazak eta gorputzak haragiarenak edo soiarenak baino askoz hobeto eta arrainarenak edo esnearenak bereganatzen dituen mailakoak, lisina izena duen aminoazido berezi bat baitu. Mineral garrantzitsuak ditu, burdina, magnesioa eta kaltzioa batez ere. Hazi koxkorraren ernemuina, E bitamina iturri paregabea, gari integralak baino handiagoa du. Amerikarrek zopak, postreak eta abar egiteko erabiltzen omen dute.
Ereiteko garaia gainean dugu eta bestela azti ibili eta udaran mardul, haziz lepo ikustean, zankalatraba edo estropozo bat gora behera, uzta bildu