Oso, gure herri hau aske eta zoriontsu izan dadin politikara emanak bizi zaizkigunen ahotik entzun berri ditugunak. ETAren artxibotako baten zerrendan edo arrestatuetako baten bateren sakelaren batean atzemandako folioan, EAJko militante kualifikatu zenbaiten izenak irakurri omen daitezke. ETAren jomuga militarrak omen. Ohi legez, Arzalluzek bota du berria koadrilan batzokiren batean, eta handik kasualitate hutsez zebilen kazetari solidarioren batek publikatu egin du. Batasunako Morcillok EAJ eta Arzalluz boto eskea xede, gezurretan dabiltzala esan digu, eta nor badira, delako zerrenda hori erakusteko. EAJko Anasagasti, Madrileko el vasco, erdiparean edo kokatu da: Batasunak hori badio, ETArekin harremanetan dagoenaren seinale. Eskergarria oso. Frankismoaren haziak ez gaude ohituta hain informazio aipagarri eta nabarmena batera jasotzen. Areago, hain gardenki. Ederra benetan. Izan ere On Nikolas "El cocas"ek edo On Bartolomé "El Pililas"ek -División Azulekoak biak- horrelakoetan hirurak batera hartu eta hogei bat minututan egiarik gabeko bakea egingo zuten. Jakina, hauek ez bezala gu mutil kozkorrak izaki