argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
2021eko uztailaren 19a
Terexa Lekunberrik, Euskal Kultur Erakundeko ondarearen arduradunak «Euskaldunon Egunkaria»n idatzitako iritzi artikulu baten zatiak dira hauek:
« (...) Euskal Herrian beste nehon baino gehiago, ‘alergikoak’ gara kultura berinapean ezartzeari. Kultura horretan egunero bizi izanez, ez dugu soportatzen molde estatikoan aurkeztua izan dadin. Iruditzen zaigu euskalduntasuna museoez kanpo erakuts daitekeela, ez dela horretarako ez irudi, ez denboraren gelditze beharrik, herriari behatzea aski dela... Beraz, museo bat zertarako? (...)Euskal museoak aurkezten dituen gauza edo tresnetan, zati handi bat historiari lotua da. Baionako eta Euskal Herriko aitzineko urte eta mendeez asko ikasten da hor: (...) Lekukotasun horiek euskal museoan ez balira, sekulakotz galduak litezke. Horretako ziren, joan den mende hondarrean, sortu herri museoak, batzuk ohartu baitziren bizimolde historiko batzuk betiko desagertzen ari zirela.
Orain guri dagokigu ikustea historiaren lekukotasun hori intereseko dugun edo ez... Nik uste ezinbertzezkoa zaigula nora joan jakiteko. Euskal museoa gure historiaren berraurkitzeko egina da, historia horren ulertzeko eta hortik abiatuz geroa hobeki segurtatzeko... Euskal museoak funtzio sozial garrantzitsua badu, bereziki hirian kokatua delako, eta hiriak gaur egun nortasun bila baitabiltza... (...)