argia.eus
INPRIMATU
Zenbat gara 72
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2021eko uztailaren 28a
Lur Editorialak prestatutako "Kaniko eta Beltxitina" argitaraldian, Gabriel Aresti langileriaz mintzatzen da hitzaurrean. Gure langileriaren errealitatea agertu gurarik edo, Eibarren izan zuen esperientzia bati buruz mintzatzen zaigu. Alegia, bera egon zen lantegian, Aresti bera eta beste bat ezezik gainerako langile guztiak erdaldunak omen ziren. Eta hauxe da, itxura denez, Arestirentzat, gure langileriaren errealitatea. Errealitatez hasiez gero, Arestiri ahaztu bide zaio esatea, lantegi horretako ugazaba ere erdalduna zela (eta dela), eta hau izan daitekeela hain zuzen, hortik zehar etorritako ugazaben jokoa. Horrez gainera, eta hariari lotuagoa, Arestiri ahaztu egin zaio ere esatea, ugazaba hori zer iritzitakoa zen diru apur bat aurretik, eta lantegi batetako ugazaba bilakatu aurretik. Hau ere errealitatea da, Arestik ez zekien errealitatea, edo jakitzerik komeni ez zitzaiona (…) (1972-II-6)