argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2002ko otsailaren 03a

XABIER LETE ETA BERTSOLARITZAREN MEMORIA


Xabier Letek bere ukitu pertsonala eman nahi izan dio Elkarlanean diskoetxearen bidez plazaratu duen «Berrehun urtez bertsotan» CD bildumari. Bertsolaritza klasikoaren atal esanguratsuenen birsortze poetiko eta musikal hau egiteko, aukeraketa guztiz beharrezkoa zen, eta Xabier Letek bi kriterio nagusiren arabera egin du: bertsolari aukeratuen garrantzia eta sona historikoa, eta bere gustu pertsonala. Era honetan bakarrik kanta omen zitzakeen Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertso gogoangarrienak barren-barrendik. Gaiak? Arazo sozialak, gerrateak, urduritasun politikak, euskararekiko kezka, izadiarekiko arreta, amodioaren adierazpenak, drama pertsonalak...

BERREHUN URTEZ BERTSOTAN
Xabier Lete
ELKARLANEAN
81 bertso
54,06 euro