argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
BOROA, BIGARREN LEMOIZ?
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a

Zornotzak larunbatean EAJren jauntxokeriaren aurrean erantzun zuen, Boroan eraiki nahi den zentral termikoaren erreferendumari muzin egiteagatik. Hiritarrek, 15.000tik gora sinaduren bermearekin, ekologistek, osasuneko profesionalek eta talde politikoek, EAJ izan ezik, eskatutako erreferenduma. Bizkaiko EAJk bere diziplina ezarri zien ordezkariei, eta herritarrei eragingo dien proiektu batez hitz egitea debekatu. Proiektu estrategiko bat dela argudiatu du. Badirudi Lemoizko zentral nuklearrean gertatukoaz ahaztu dela. Orduan ere proiektu estrategikoa zela argudiatu zuen, zentral hura eraikitzen ez bazen haitzuloetara eta azak landatzera itzuliko ginela. Herriak Iberdueroren eta proiektuaren babesleen inposaketa errefusatu zuen ordea. Lemoiz geldiaraztea lortu zen, nahiz eta giza eta diru kostu handia izan. Egun ez gaude haitzuloetan ezta azak landatzen ere. Zornotzako bizilagunak ahal den guztia egiteko prest daude zentrala geldiarazteko. EAJk bere jarrera zuzendu eta herriari aske adierazten utzi behar lioke. Hala ezbada bigarren Lemoiz baten aurrean egon gintezke