argia.eus
INPRIMATU
"Gauza zikiña" -dio Aita Ladislao'k Santandertarrak deadarka asi ziran... eta itxasoa arrotzen eta eragospenak jartzen.
1966ko irailaren 04a
Aita Ladislaori elkarrizketa
Ondarrabi'ko Arraunlariak Santander'ren
"Gauza zikiña" -dio Aita Ladislao'k Santandertarrak deadarka asi ziran... eta itxasoa arrotzen eta eragospenak jartzen.
Oraln dala egun batzuk, Bidani'tar Aita Ladislao 'kin topo egin nuen. Zarauzt'ik zetorren "Kilometro lanzado" deritzaion sariketan aritu gero. Aita Ladislao beste batean ere telebixiñoan ikusita nago, Santoña'n Ondarrabiko arraunlarien sariak artzen; orduan une bat izan zan, orain berriz luzaro egon da telebisioko goraberak ikusten. Oregatik galdera batzuk egin dizkiot.
–Kilometro lanzado" sariketa, gauza ona deritzaizu?
–Gauza ariña izan arren goresgarria da eta gañetik besterik ezpada ere, erri koskorretako bizitza adierazteko bide egokia deritzait.
–Programa au obeto zuzendu likekela uste dezu?
–Bai noski. Udarako ikusmena izanagatik mami geiago bear luke, Izan ere, errietako kultura zabaltzeko iturri gozoa litzake. Naiz istoria, jeografia, literatura, eskultura, pintura, jolasak... baño egiten dan bezela gure euskalerria len bezin illunpetan geldituko zan. Galdera zipotz batzuekin eskolako umeak baño okerrago ibilli ginduzten.
–Aurretik antolatzen dute eda bat batean?
–Nahiago dute bat batean. Gazi geiago omen dauka. Ondarrabin bi egun aurretik abisatu zuten, igandea erdian zala. Orregatik nahiko lan izan zan gauzak erabakitzeko
–Nola gogoratu ziran zutaz?
–Izendatuak zeudenak atzera jo zuten eta ordu batzuk lenago inork etzuan atera nai, eta ondarrabitarrai laguntzeagatik juan bearra izan nuan
-Zerbait eskuratu bearra izan al zenioten telebisiokoi?
–Gehiena: argazkik, abeslarik, dantzarik, jolasak eta abar.
–Atsegiñak al dira Telebision itzegiten dutenak eta arroxkok?
–Oso atseginak eta iriskorrak Iritzi guztiak eskerturik artzen dituzte.
–Gauza zallena?
-Guretzat telebision ateratzeko erabakia artzea Aientzat euskal abizenak zuzen irakurtzea
–Telebisioko lanak aundiak dirudite. Diru astoko antolaketak. Egundañoko ikasketak. Goi- goiko teknika. Ala deritzaizu.
–Emen bai esan litekela "ots aundi eta intxaur gutxi". Teknika ondo erabiltzko tresna asko bear ditu; argi-indar ari, argi ta langille asko, berroetaka kontatu nituan an eta emen zebiltzanak. Ori dana programa aurretik da. Programa bitartean eztirudi benetako gauza, gezur utsa baizik. Gu baño larriago ikusten ginduzten telebisioko izlariak, bates ere Federiko Gallo,
Orain beste gai bat ibili bear degu. Gaur egun, bada estropada otsa Itz batzuk esan bear dizkiatzu ZERUKO ARGIA'rako.
–Zer deritzaizu Santander'ko gora bera ori?
–Gauza zikiña benetan. Alaitasuna ta alkartasuna sortzeko gauzak ozpin eta gorroto biurtzen ari dira. Danentzako kalte. An gertatu ziran gauzak ezin dira ulertu. Itsasora atera bezin azkar, santandertarrak deadark asin ziran Ondarrabiko arraunlirien aurka eta gero ontziakin alegin egin zuten itxasoa arrotzen eta laugarren bidea eragozpenez eztaltzen. Patroia eta arraunlariak konturatu ere etziran egin irugarren baliatik zijoaztenik, konturatu izan baziran ere alperrik lzango zan.
–Zertan egon zan gaizki epaia.
–Alde guztitik. Ikusten zeuden arrazoiakin erabaki dute dana, naiz argazkiak -–oiek ere ikusten zaudenak egiñak dira– gauzak ondo adierazi. Juradoak ez omen zuan ezer okerrik arkitu. Eta oraindik okerrago: ogeita bost segundo arraunian askotxo da Txirrindularientzat iru ordu laurden bezelatsu. Baliza batetik bastera berrogeita amar metro zeuden, Oiek amaika segundotan egingo zituzten ondarrabitarrak. Ortik gora bost segundo zigorra izan zezaketen baño iñola ez doblia baño geiago. Beste okerra ere bada. Erabakia Madrid'ko gizon latek eta Santander'ko bi Federazio'kok bakarrik artu zutela.
–Artu -emanak izan dituzute Federazio nazionalara ots egiteko!
–Abugaduak tartean jarri dira eta juizioa egin bearko da Federazioak gauzak berriro pentsatzen ez baditu.
–Zer asmo berri dabilkizu orain Ondarrabi'ko errian?
–Trainera klaseko arrauna zearo utzia daukat. Berak ondo moldatzen dira. Nere asmoa esnatzea zan eta ori egin detala uste det. Orain "banco móvil" deritzaion klasea antolatu nai degu eta "Ondarur" gizarte berria Ondarrabi'ko jaiak pasata gero asiko da lan ortan. Orrekin batera pillota joku eta gimnasio aundi bat egiteko pausoak eman ditugu eta bide onetik galbilizalakoan gaude.
–Noizko egingo dira jolastegi oiek?
–Egitekotan len bai len.
–Artu eman ohietan nola moldatzen zera apaiz lan berezietan?
–Apaiz lana gizona bezin zabala da. Bere utsune guztiak bete arte ezin gindezke lasai egon. Danak nai dute gazteak elizara etortzea eta sakramentu geiago artzea. Baña aurretik –gaur egun–badago beste lan bat. Aien iritziak sendatu, aien sasi-ustek adierazi, biotza jatortu, kultura gosea sortu, kristau responsabilidadea piztu, oitura txarrak uztarritu...
Ori egiteko jomuga berriak pentsatzen egon bear gera. Bestela bakarrik geldituko zera edo zipristinakin bakarrik.
Gaurkoz aski izango da. Entzun dezute Aita Ladislaoren iritzia. Ondarrabi eta Irun'go errietan kezka sendoak esnatzen ari da. Une batzutan euskalerrian eta euskalerritik kanpora gogoratu degu bere izena. Benjondeiala eta urte askotako.
11

GaiezKirolaArraunaEstropadak
PertsonaiazLADISLAO1