Azken asteetan Argentinako krisiak egunkarietako eta ikus-entzunezko hedabideetako lehenengo orrialdeak hartu ditu. Beti bezala, informazioaren multinazional handiek euren jabeei interesatzen zaiena azpimarratzen dute: euren enpresa inbertitzaileentzako (Espainiakoak eta Euskal Herrikoak barne) ondorio kaltegarriak. Ez digute orain arte irabazitako milaka milioi dolarren berri ematen . "Ikusezinetaz" ahaztu egiten dira euren aurka egiteko ez bada. "Ikusezinak" orain agertokiaren erdigunea hartu dutenak dira, hitz-emateak jaten jarraitzeari uko egin diotenak, soldata, aurrezki, eta erretirorik gabe utzi dituztenak, oinordetzan hartu duten herriagatik traizionatuta sentitzen diren gazteak. Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren hitzetan, «merkatu terrorismoa»aren biktimak dira. Nazioarteko erakunde handien metodoez baliatzen den terrorismoarena. NDF, MB, MME erakundeak, mundu mailan, finantzak eta merkataritza gidatzen dituzte eta indarkeria eta bidegabekeria erabiltzen dituzte, nahiz eta gosea eta itomenaren bidez hil jendea eta ez lehergailuen bidez, eta langileen eskubideak mila pusketetan hautsi