argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2002ko urtarrilaren 27a
- Kepa Akixo artistak «Euskaldunon Egunkaria»n adierazitakoa da hauxe: «Aspaldi honetan, sormen dunduaren inguruan, ‘originaltasuna’ eta ‘berrikuntza’ kontzeptuak sarri erabiltzen dira. Nik, aldiz, zera esango nuke: bilaketa prozesua beti gai beraren inguruan egiten dugula guztiok».
- Felipe Juaristiren iritzia da honakoa «Egan» aldizkarian jasoa: «Literatura urbanoa behar dugu gazteentzat, gure hiritartasunari lotuago dagokeen literatura. Beste tokitan egiten denaren antzekoa. Azken finean, gero eta antza handiagoa dute umeek toki guztietan, hemen eta Parisen eta Londonen».
- Aitor Mazo aktoreak «El Pais»en: «Kultura errauskine da. Partidu politikoentzat, aldarrikapenen garaian, kultura beti lehenengoen artean dago; atxikitzeko garaian, beti azkenekoetan».
- Fito Cabrales musikoaren aburuz, «musiko onak aurkitzea zaila da; baina musiko onak eta pertsona onak topatzea, la hostia da». «Gara»n eginiko adierazpena da berau.