AEKANTUZ
Batzuen artean
AEK
10 kanta
12,02 euro
AEK-K JASAN DITUEN ERASOAK ALAITZEKO KANTUAK
Irrintzi AEK euskaltegiarekin zerikusia dutenen burutapena izan omen zen «AEKantuz» izenburua daraman CD hau osatzea. Bi helburu nagusi zituzten horretarako: AEK-k jasan dituen erasoak alaitzea, bide batez ekonomikoki hil nahi duten erakunde honi laguntza emanaz; eta garai batean oso ospetsu ziren kantuak egungo musika taldeen estiloarekin plazaratzea. Koma, Leihotikan, Zirikatu, PILT, Zea Mays, Ken 7, Betagarri, Parasma, Trikizio eta Selektah Kolektiboa musika taldeen laguntza izan dute asmoa betetzerakoan, hurrenez hurren, honako kanten bertsioak eskainiz: «Baga biga higa», «Ikusi mendizaleak», «Eperrak», «Ezpatadantza», «Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak», «Agure zaharra», «Kanpo», «Itsasoan urak haundi» eta «Joan dira, joan».