argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2002ko urtarrilaren 20a
Allande Sokarrosek "Ekaitza" aldizkariaren zuzendari ohia- eta Denis Leroy marrazkilariak (Gezmer) 3.000 euroko isuna ordaindu beharko dute Baionako Auzitegiak Ekaitza astekaria "terrorismoaren apologia" egiteaz kondenatu ondoren. Auzia, New Yorkeko irailaren 11ko erasoen ondorioz etorri zen. Gezmerrek "Guk amestu duguna, Hamasek egin du" idatzi zuen bere marrazkian.
Maria San Gil PPko Donostiako zinegotziak PSE-EEren aurka botatako ondorengo hitzok jainkoren batek jotako izpiaren kutsu agerikoa dute: «Bakarrik utziko gaituzte, PPrekiko lokarria apurtuko duten irudia eskainiko da, baina ez da egia, askatasuna, biziaren defentsa, demokrazia eta alderdi biak batzen gintuzten beste zenbait printzipiorekin apurtuko dutelako, eta badirudi orain alderdi sozialista halakoetatik aldenduko dela».