Bi aste pasa dira euroa martxan jarri zenetik. Pertsona batzuek beste batzuek baino arazo gehiago izango dituzte, baina egunero komertzioetan praktikan jarrita hasieran logikoak diren arazoak desagertuko dira. Gure herriko Iparralde zein Hegoaldean txanpona batu dela soma dezakegu euskaldunok, pezeta eta libera betirako lurperatuta. Euroaren edozein herrialdera bidaiatu ahal izango dugu, txanpona aldatzeko beharrik gabe. Ikuspuntu horretatik aurrerapauso bat da. Europako moneta batasunak, hala ere, merkatarien interesei erantzuten die gehienbat, interes ekonomiko eta komertzialei. Moneta batasun batek berez, enpresa handiei eta multinazionalei egiten die mesede. Herri guztiak integratuko dituen batasun europarra, Euskal Herria herri gisa Europan egotea galarazten duten egundo egitura politikoak alde batera utziz, eta gizarte harmonizazioa duen batasun europarra gainditu gabeko ikasgaia dira oraindik. Irakasgai hori konpontzeko, estatuak, Espainiakoa eta Frantziakoa kasu, ez daude prest