KURAIA
BATZUEN ARTEAN
METAK
11 KANTA
11,39 euro
PUNK ROCK-HARD ROCK ETA KURAIA ON!
Kuraia, erritmo gogor eta gitarra doinu aberatsez jantzitako abesti melodikoak biltzen dituen CD hau, elkarkidetzan grabatua izan da. Izan ere, Dut taldeko Joseba Ponceri bururatu omen zitzaion, eta honek, El Corazón del Sapo talde aragoiarreko Fernandorekin bat eginik osatu zituen diskoan agertzen diren hamaika kanten doinuak eta hitzak, bederatzi euskaraz, bat gazteleraz eta beste bat aragoieraz. Behin abestiak osatu eta gero, Duteko Galder Izagirrerekin eta Anestesiako Mikel Kazalisekin elkartu ziren, denen artean «Ni ere», «Bizi gera», «Kea», «Biluztu», «Marketing», «Güello gorria», «Ezin gelditu», «Bidaiatzen», «Uhin banpiroak», «Infierno» eta «Egunsentian» punk rock-hard rock kanta martxosoak grabatu zituztelarik.