- Odon Elorza, PSE-EEko kidea eta Donostiako alkatea: «Orain esaten ari dena, PPren itzalean ibili garela, hori duela hiru urte esan nuen nik, eta Euskadiko exekutiban nire dimisioa aurkeztearen arrazoia izan zen».
- Rodolfo Ares, PSE-EEko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean: «Alderdikide batzuk beren buruari galdetu behar diete zergatik jasotzen ote dituzten horrenbeste laudorio PP eta bere ingurune mediatikotik. Zerbait gaizki egiten ari direlako izango da».
- Jean-Noel Etxeberri ‘Txetx’, ABko bozeramailea: "Batasunak egin dituen prentsaurreko eta dei publikoak izan ez balira, nahiago izango nukeen ez mintzatzea, abertzaleen artean ahalik eta polemika gutxien izan dadin. ABk ez du, inondik ere, izan den polemika nahi".
- Jean-Claude Agerre, Batasuneko Mahai Nazionalkidea: "Urriaren 6aren biharamunean -ABren azkeneko biltzar nagusia- gure alderdi politikoa sortuko genuela erran genuen, horrek dituen ondorio guztiekin. Orain, hauteskundeei buruz plataforma bat sortu nahi dugu. Hori da arazoa".