GONTZAL MENDIBILEN LAN ERRALDOIA
Bratislavako Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia lagun dituela burutu du Gontzal Mendibilek «Memorian» CDan agertzen den lan erraldoia. Hamasei kantu, bere barne-erraietan kilikatutako bizipena kantu bihurtu duen ibilbidearen minberatasuna islatzen dutenak. Gontzal Mendibilentzat, hitza eta memoria dira gizakion eta herri baten baliorik handienak; horregatik, hitza eta memoria kantu egin ditu: Bitoriano Gandiagaren «Nire isiltasun hau», «Pozik bizi nazala diñotsut» eta «Begira ondo begira»; Egoitz Bengoetxearen eta Bitoriano beraren oroimenez egindako «Memorian»; Jose Anton Artzeren «Aro Eroa», Rabindranath Tagoreren «Sari bage», Bittor Kapanagaren «Bagare», Cesare Paveseren «Merezi ote» eta beste olerki eta abesti asko.
MEMORIAN
Gontzal Mendibil
KEINU
16 kanta
16,20 euro