argia.eus
INPRIMATU
«DESKONTZERTU» EKONOMIKOA
Daniel Udalaitz 2002ko urtarrilaren 13a
Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoaren inguruko Espainiako Gobernua eta EAEren arteko negoziazioak etenda, Madrileko Gobernuak aurrekoak luzatzea erabaki du. Erabakiak agintzen eta ezartzen dituena Madril dela eta euskaldunak subiranotasuna lortu ezean Madril edo Parisen mende egongo garela erakusten du. Negoziazioetan isiltasuna eta gardentasun eza gailendu dira, EAEko euskaldun zergadun guztien diruarekin jolasten den arren. Egun inork ez daki nori egin kasu, Montorori ala Ibarretxeri. Seguraski ez bat ez besteari. Zergatik ez zaiojendeari azaltzen zer egiten den Kupoaren bitartez Madrilera joaten den bere diruarekin? Ez dute zabaldu nahi iazko 902 milioi eurotik %90 monarkia, defentsa eta armada espainolera zuzendu zirela? Zertara dator orain ez dituztela Madrilek eskatzen dituen 246 milioi euro gehiago horiek ordainduko? Europako ordezkaritza apurren bat lortu izan balitz, kopuru hori ordainduko al lukete? Zer "deskontzertu" da hau? Inor ez dadila harritu euskaldunen erdiak baino gehiagok Kontzertu Ekonomikoaren berri ez dakielako. Larria Ibarretxeren Gobernuaren erantzukizuna