argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Halako atzeraldi -batzuen iritziz- edo geldialdi -besteen ustez- baten iragarpenen artean, 2002rako gure desiorik hoberenak opatu nahi dizkiegu Euskal Herriko, Europako eta munduko ekonomiei, baina, batez ere, ekonomia horiek posible egiten eta pairatzen dituzten gizon eta emakumeei. Ea munduko ekonomia guztiek gizon eta emakumeen beharrak asetzen dituzten eta herri eta pertsonen arteko desberdintasunak desagerrarazten. Ea herrialde txiroetako kanpo zorra eta ihesa, paludismoa eta miseriaren eraginez hainbat gaixotasun sufritzera behartuta dauden planetako milioika gizon eta emakumeen egoera ezabatzen duten. Ea euskal ekonomiak geure arteko pobrezia, gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna, langabezia eta lan ezegonkortasuna desagerrarazten duen. Ea herri bakoitza subirano izan daitekeen, ekonomia hiritarren zerbitzura antolatu ahal izateko eta beste herriekin solidario izateko. Ea 2002ko ekonomia aberastasuna sortzeko gai den, gero banatzeko. Tamalez, sistema neoliberal, kapitalista, hau ez da desio horiek asetzeko gai. Borrokatzen jarraitu beharko dugu sistema alternatibo eta solidario bat aurkitzeko