Bernardo Atxagak Bilbon emaniko hitzaldi batean euskal kulturaren inguruko honako hausnarketa egin zuen:
«Idazle bezala, oso kezkaturik nago. Nire garaikoak eta ni neuk egindako kultur bidearen adarra agortzen ari dela etengabe ikusten dudalako. (...)
Euskara eta euskal kulturaren etorkizuna, benetan egoera oso kaskarrean dago, eta aurrerantzean gerta daitekeen ondorioetariko batzuen artean, euskararen desagerpena ere izan daiteke horietako bat. Horrekin batera, euskal komunitatearen desagertzea horri lotuta egongo litzateke, inolako ezbairik gabe. (...)
Durangoko azoka euskal kulturaren panazea dela esaten du batek baino gehiagok, eta dena ondo doala uste dute. Baina, nire ustez, azokan saltzen diren euskarazko liburuen, diskoen edo bestelako produktuen kopurua aztertzen baldin badugu, oso kopuru txikia da. (...)
Euskarak gramatikoki aldaketa gehiegi izan ditu, eta horren ondorioz, jendea galduta bezala sentitzen da euskararen aurrean. (...) Norberaren euskara ere ona izan daiteke, nahiz eta Euskaltzaindiarentzat gramatika arauen arabera ez izan. Euskaltzaindiak gura duen euskarak ez du bakarrik zuzen izan beharko, pertsona bakoitzaren euskara ere oso aberatsa izan daitekeĀ».