Maixabel Lasa Juan Mari Jauregi Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohiaren alarguna izango da Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak sortu berri duen Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko Zuzendaritzaz arduratuko dena. Jaurlaritzak zuzendaritza eta izendapen entzutetsu honekin erantzun die ETAren biktimekiko arduragabekeriaz aritzea leporatu dioten sektoreei, nagusiki PP eta PSE-EEko zenbait sektoreri.
Jose Luis Cortina, 1981eko estatu kolpean aritu ei zen militarra (epaiketan absolbatua izan zen) CESIDek Gabonak ospatzeko egin zuen festan izan zen gonbidatu gisa.
Nicolas Redondo Terreros berriz PSE-EEren Idazkaritza Nagusira aurkeztuko den ikusteke dagoenean, alderdiaren zuzendaritzan jarraitu ezean Gamesa aeronautika enpresan goi mailako kargu bat izan dezakeen zurrumurrua zabaldu da.