Lapurdiko Angelu herrian bizi den familiari orain gutxi eman zioten aditzera, erne eta argi ibiltzekoa alegia. Horretarako lehendik ere aski motiborik ez bailuen, koktel bat etxearen kontra jaurtikiz igorri zioten zuzenki mezua, berrikitan, eguarritan berritu diotena. Amaren kotxeko gurpilak zulatzeaz gain, alabarenari su eman diote. Prentsa agentziaren batek, afera zuritze aldera auzokideekiko liskarrei edo egotzi dizkie erasoak. Gipuzkoako egunerokoak ez du dudarik egin. Ez da hor politika nahasi behar. Elkarbizitzaren eremuari soilki dagokionez, bere hortantxe uztea egokiena. Asurantzek egin ditzatela bakeak. Poliza -asurantzarena noski- berritzean tokatzen den malusa ordaindu eta kito. Eta suteen aurkako asurantzik ezean, lagunen artean berdindu eta hurrengo arte. Xinplea oso. Ez dira bakarrak auzoan arazoak dituztenak, prentsa jarraituz besterik badirudi ere. Ez dira bakarrak kotxeak irekita uztea nahiago izaten dutenak, itxi ezkero sarrailak aldatu beharrean aurkitzen direnak dezente baitira auzo hauetan. Izan ere, prentsa agentziek ez badakite ere, Lapurdiko kostaldean elkarbizitza liskartsua da oso auzo gehienetan GAL garaietan bezalaxe l