Euskara hedatzen ari da erdal egunkarien barrena. Apurka apurka, behar bada, baina... apurka apurka bederen, txindurriak ere lan ikaragarria egin ohi du. Horra hor, aspalditxoko "Basarri" eta "Garoa" Donostiako egunerokoetan. Horra hor, Iruñeko "Diario de Navarra" delakoan "Nafar-izkuntza orria" (A. Apat-Etxebarne, Antton, Ikusle, Sagi, Satrustegi etab.). Horra hor ere Bilboko "La Gaceta del Norte" egunerokoan "Egunon amigos" orria, euskara eta gaztelania, bitara bada ere, izenak berak argi azaltzen duenez. Eta hona hemen, azkenik, Donostiako "Hoja del Lunes" asterokoan, eta Jose de Artetxe zenak utzitako sailean, Juan San Martin, Joseba Intxausti, "Amatiño" (maila horretako idazleen artean nola ausartu den ez dakigularik) eta oraindik izendatzeke bide dagoen laugarrenen bat (...)(1971-XII-26)